viernes, 8 de febrero de 2019

Tom Boy II + Hausnarketa

Tom Boy pelikula ume baten inguruan doa. Pelikularen helburu nagisia transexualitatea lantzea da. Protagonista neska bat izan arren mutil bat izan nahi du. Horretarako lagun berriak egiterakoan mutil bat dela esaten du.
Bere gurasoak ez diote arreta asko prestatzen eta dirudi berdin dela haientzat neska edo mutilaren irudiarekin ez identifikatzea, baina arzaoak hazten dira amak egiaz konturatzen denean. Nire ustez amak garrantzia gehiago ematen dio beste pertsonak zer esango dutenari, bere seme-alabari baino.

Protagonistak egiten duten lagun berriak umeak dira eta oso estereotipikoak dira, beraz protagonista mutilek egiten dituzten gauza guztiak egiten hazten ditu. Protagonistaren arreban ikusi dezakegu nola ume txikiagoak ez direla hain estereotipatuak. Protgonistaren laguntza nagusia bere arreba da, berarekin nahi duen bezala, "aske", izan dezake.

Pelikulan zehar eszena oso gogorrak daude. Adibidez, beste umeak prakak jaisten diotenean konprobatzeko, mutil edo neska bat den.

Pelikula orokorrean oso pelikula ona iruditu zait. Estetikoki, klasean komentatu dugunarekin ados nago, oso motela da, eszenak oso motelak eta zehatzak dira. Beste aldetik, oso erreala da, identifikatzea usten dizu, orokorrean dauden eszenak ohikoak dira. Tentsio momentu anitzak ditu pelikula.
Petsonalki gehien gustatu zaizkidan eszenak, protagonista bere arrebarekin dagoenean dira. Niretzat arreba oso pertsonai garrantzitsua da, oso polita da ikustea nola beti berarengan laguntza hori aurkitu dezake. Haien artean konplizitate asko dago eta elkartasun eta hurbiltasun handia ikusten da. Uste dut hor identifikatuta ikusten nauela bi ahizpa txikiak ditudalako eta haiengan konfidantza asko dudalako eta protagonistari gertatzen zaion bezala nire laguntza ere badira.



No hay comentarios:

Publicar un comentario

E-PORTFOLIOA

Kurtsoa amaitzear dago eta bloga ere amaitzeko momentua heldu da. Azken sarrera hau laburpen bezala izango da, irakurtzean ikasgaian zehar ...