Kurtsoa amaitzear dago eta bloga ere amaitzeko momentua heldu da. Azken sarrera hau laburpen bezala izango da, irakurtzean ikasgaian zehar egin dugun guztia aurkituko duzu laburbilduta eta edozein kontzeptuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hitzean klikatu eta sarreran kontzeptu bakoitzan sakontzeko aukera izango duzu.
Beste aldetik, sarrera oso erabilgarria eta interesgarria dela uste dut, eduki guztiak birpasatzeko eta haien artean lotura eta koherentza bilatezko. Egindakoaren eta zer hobetu ahal dudanaren husnarketa sakon bat egiteko ere.
Ikasgaiaren hasieran Gorputzaren kontzeptua landu genuen, Ester Ferrerekin ikasi genuen zer zen performance bat, ideia honekin eta Ivan Illichekin gure alde kritikoa atera egin du, berari buruz hitz egin genuen lehen egunean ez genuen oso ondo bere ideiak ulertzen, baina irakurri ditugun hiru kapituluetan bere ikuspuntu kritikoa ikustera ikasi dugu eta bere ideiekin performance ezberdinak burutu ditugu.
Kapitulu hauek hobeto ulertzeko galderen bidez hausnartzen genuen.
Kapitulu hauek hobeto ulertzeko galderen bidez hausnartzen genuen.
Lehenengo kapituluaren ideia nagusia erabileraren eta aldaketaren baloreak aipatzen ditu, instituzio ezberdinei buruz hitz egiten du eta gizartean izaten duen paperari buruz. Ideia honetatik atera zen performance-a oso interesgarria izan zen, hasieran ez genion zentzua aurkitzen baina azkenean ideia asko ateratzeko kapazak izan ginen.
Bigarren kapituluaren ideia nagusia kontsumismoa zen, eta gre gizartean daukan papera. Illichek hori kritikatzen zuen. Kapitulu honi buruz bi performance-ak egin genituen, biak eskolaren homogeneizazioa eta errepikapena aurkeztu nahi zuten. Eskola esaten dutena egiten ez badugu ezin gara aurrera joan.
Hirugarren kapituluan eskolari kritika sakonagoa egiten dio eta deseskolaratzea planteatzen du.
Beste aldetik, gorputzaren arloan, Tom Boy pelikula ikusi genuen, protagonista mutil bat izan nahi zuen hamar urteko neska bat zen. Transexualitatea lantzeko pelikula ezin hobea da, apur bat gogorra egin zitzaigun baina irakasle bezala kontuan izan behar ditugu kasu hauek.
Sexualitateari buruz ere hitz egiteko Beatriz Preciadoren bideo bat ikusi genuen. Bera filosofo transgenero bat da eta ideia feministak defendatzen ditu. Bideoan zein zen eskolaren papera gorputzaren normalizazioari buruz hitz egiten zuen, bideo oso interesgarria izan zen.
Judith Butler eta Sunaura Taylorren bideo bat ikusi genuen gorputzaren inguru, gorputzaren potentzialtasunari, generoari eta ezgaitasunari buruz hitz egiten dute.
Gorputzaren inguruan egin dugun lan adierazgarriena kartografia izan da, honen bitartez eskolari kritika bat egin genion, talde bakoitza bere ikuspuntutik poster bat egin genuen.
Aipatzeko beste lan bat, argazkien aurkezpenak dira. Instituzio barruan eta instutzioz kanpo argazkiak atera behar genituen, taldeka. Argazkietan, hainbat klaseko posturetan teknologiaren erabilera aipatzen zen nagusiki. Instituzioz kanpo egindakoetan ikasteko modu ezberdina ikusi genituen, kirola egiten, egunkaria irakurtzen, naturarekin harremanetan egoten...
Argazkien jarduerekin amaitzeko, fakultatean curriculm ezkutuan zeuden irudiak atera genituen. Baina hau egiteko curriculum-a zer zen ikusi genuen.
Curriculum-a zer zen eta mota ezberdinak ezagutzea oso interesgarria iruditu zitzaida, asko ikasi genuelako ikusten ez dugunari buruz eta nahi gabe ikasten dugunari buruz. gainera maisu-maistrak bezala oso erabilgarria da eta jakin behar dugun gauzak dira.
Curriculum-aren lau mailak ezagutu genuen, ariketa hau asko gustatu zitzaidan erreala zelako eta zuzeneko lotura duelako gure etorkizunerako lanbidearekin, horrekin ikasi duguna, gero aplikatzeko baliagarria da.
Ikasgai honetan egin dugun lanik konplexuena eta aipagarriena unitate didaktikoa izan da, lan hau garatu ahal izateko zenbait kontzeptu argitu genituen. Hasteko metodologia motak aztertu genituen, gure unitate didaktikora egokitzen zena bilatzeko asmoz, gero Heziberri (2020) metodologiaren inguru zer jartzen zuenaren aurkezpen bat egin genuen.
Aztertutako beste kontzeptu batzuk edukiak eta konpetentziak izan ziren. Azken kontzeptu hau hobeto ulertzeko eta gure unitate didaktikora aplikatzeko, Moya eta Sacristanen bideo batzuk ikusi genituen, haien definizioa eta iritzia ematen zuten konpetentziei buruz.
Aztertu genuen azken kontzeptua ebaluazioa izan zen, bi kapitulu irakurri eta laburtu genituen, gero klasean ideiak partekatu genituen, gure unitate didaktikoan zer ebaluazio mota aukeratzera laguntzeko.
Laburpen orokor hau egin ondoren, agur esan behar dut. Blog hau egitea asko lagundu dit egunero, edo ia egunero ikusteko zer ikasi dudan eta hausnartzeko. Gainera uste dut etorkizunean baliagarria izango dela hemen edukitzea berreskuratzeko eta edozein momentuan irakurtzeko aukera ezin hobea da.